Informazio orokorra. Zerbitzuen arauak

Liburutegia
Helbidea: Ondarreta, 2 20140 Andoain
Tf.: 943 300 615
Fonoteka – Bideoteka
Bastero Kulturgunea
Helbidea: Ondarreta 1B, 20140 Andoain
Tf.: 943 303 540
Ordutegia
Astelehenetik Ostegunera 10:00etatik – 13:00ra y 16:30etatik – 20:30ra
Ostirala 10:00etatik – 19:00etara
e-posta
Arauak
Ø Andoaingo Udal Liburutegiak 3 sailetan banatzen ditu bere fondo eta zerbitzuak. Haurrentzako aretoa, gehienbat 14 urtetik beherakoentzat, helduen aretoa 14 urtetik gorakoentzat, eta Bastero Kulturgunean dagoen fonoteka – bideoteka.
Ø Sei urte bete ez dituzten haurrek une oro pertsona heldu batez lagundurik egon beharko dute, liburutegiak antolaturiko saio berezietan izan ezik.
Ø Liburutegiko irakurketa geletan bertako materiala erabiliko da, irakurketakoa nahiz kontsultakoa, liburutegia ez baita bertako materiala behar izan gabe eskolako edo bestelako lanak egiteko areto bat.
Ø Liburutegian debekatuta dago jatea, edatea, erretzea, telefono mugikorrak konektaturik edukitzea. Debekatuta animaliak sartzea ere.
Ø Liburutegiko langileek liburutegiko zerbitzuen jardun egokia oztopatzen duen edozein, bertatik kaleratzeko ahalmena izango dute.
Ø Edozein agiri galdu edo hondatuz gero, erosi egin beharko da, gehienez ere hilabeteko epean.