Monthly Archives: mayo 2008

Elurra. Orhan Pamuk

Idazlea: Orhan PamukIzenburua: ElurraArgitaletxea: ElkarItzultzaileak: Monika Etxebarria eta Fernando Rey Orhan Pamuk idazle turkiarraren nobela hau oso ezaguna egin zen argitaratu zenean urteko nobelarik hobenetakoa zela esan zutelako eta bertan egiten dituen baieztapen politikoengatik: alde batetik gaurko Turkiaren deskribapen gogor bat egin zuen eta bestetik, turkiarrek armeniarren aurka egindako genozidioa onartu zuen. Nobela honetan Turkiaren read more »

Chesil Beach. Ian McEwan

Chesil Beach Ian McEwan Anagrama Edward eta Florence ezkondu eta Chesil Beach hondartzako hotel erromantiko batean pasa behar dute eztei-gaua. Biak oso ezberdinak dira: izaera, jatorria … baina gazteak dira eta elkar maite dute. Arazo bat baino ez dago: sexua. Ian McEwanek 60. hamarkada hasierako Ingalaterra deskribatzen digu nobela motz honetan. Oraindik iraultza sexuala ez read more »