Category Archives: Liburuak

Bilbao – New York – Bilbao

Kirmen Uribe Bilbao – New York – Bilbao Elkar Loiun abiatu eta JFK aireportura iristen den hegazkin-bidaia bat da, berez, Bilbao-New York-Bilbao eleberri hau. Baina, hegaldiarekin batera, hiru belaunaldiren historia kontatzen zaigu: aitona-amonei dagokien gerraurrekoa, gurasoen sasoiko frankismoarena, eta idazlearena berarena, XIX. mendean hasi eta XXI.eraino doan epopeia txiki baten moduan; batetik besterako lokarri, Aurelio read more »

Hacia rutas salvajes

Hacia rutas salvajes Jon Krakauer Ediciones B Liburu biografiko honetan, idazleak gazte iparamerikar baten azken urteetako ibilbidea jarraitzen du. Christopher Johnson McCandless famili aberats bateko kidea eta ikasle ona zen baina 1990ean unibertsitatean graduatu ondoren izena aldatu eta bere txartelak, dirua, kotxea … erre zituen eta nora ezean Ipar Amerika zeharkatu zuen esperientzi berrien bila. read more »

Haur eta gazteentzako liburu berriak

0-8 URTEKOENTZAT 8-12 URTEKOENTZAT

Atrapados en el hielo. Shackletonen abentura

Caroline Alexander Atrapados en el hielo: la legendaria expedición a la Antártida de Shackleton Geoplaneta, 2008 Ernest Shackletonek, Scott esploratzailearen Antartidarako espedizioetan parte hartu ondoren, bere espedizioa antolatu zuen 1908. urtean baina hego polotik 160 kilometrotara gelditu zen. 1911. urtean Roald Amundsen polora iristen lehena izan zela ikusirik, beste helburu bat asmatu zuen: Antartida kontinentea read more »

Bestea da mundua

Juan Mari IrigoienBestea da munduaElkar Orbetarrak trilogiaren lehenengo liburukia da hau, XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran Orbe eta Aldasoro familien gorabeherak kontatzen dizkiguna. Idazleak bere liburuari buruz dioena jakin nahi baduzu, ikusi ETBko Sautrela saioan Irigoieni egindako elkarrizketa

Isaac el pirata

Christophe BlainIsaac el pirataNorma Oraingoz 5 liburuxkek osatzen dute abenturazko komiki hau. Bertan Isaac izeneko erdipurdiko margolariak bere jaioterria (Paris) eta neska (Alice) utzi behar izaten ditu diru ezak bultzatuta eta Ameriketara dioan itsasontzi batean sartzen da bidaian ikusten duena (itsasontzia, marinelak …) margotzeko. Baina pirata batzuk asaltatzen dituzte eta orduan hasten da benetako abentura. read more »

Liburu elektronikoak

Orain arte inor gutxik ikusi edo erabili ditu liburu elektronikoak baina jada merkatuan daude eta gero eta aukera handiagoa dago erosteko (Iliad, Kindle, Cybook, Sony Reader, …) . Bere abantailei esker (liburuak internetetik jaisten dira, merkeak dira, leku gutxian liburu asko sartzen dira, ez dira agortzen …), azken aldian egin diren hobekuntza teknikoengatik (tinta elektronikoa read more »

Onddoak eta perretxikoak II

Onddo eta perretxikoei buruzko iazko sarreraren ondoren hemen dator bigarren zatia. Iaz jarri ez nituen liburuak eta liburu berriak azaltzen dira bertan. Euskal Herriko onddoen gida Aranzadi Zientzia Elkarteko Mikologia Saila [Andoain] : Berria, L.G. 2007 110 perretxiko ezagunei buruzko informazioarekin. Perretxiko guztien fitxak dakartza liburuak, argazkiak eta guzti. Fitxa horietan, perretxikoen ezaugarriak azaltzen dira, read more »

Jendaurrean hizlari. Joxerra Garzia

Oraingo honetan, eta lehenengo aldiz, sarrera hau liburutegiko irakurle batek eginikoa da (eskerrik asko Luisan). Zuetariko batek liburutegiko liburu, CD edo DVD ezberdinen kritika edo komentarioren bat egin nahi badu, jarri liburuzainarekin harremanetan. Joxerra Garzia Jendaurrean hizlari Alberdania Mardula izanda ere, erraz irakurtzen den liburua da. Hizkuntza maisuki erabiltzen du Garziak eta horrek arintzen du read more »

Tannöd, el lugar del crimen

Andrea Maria Schenkel Tannöd, el lugar del crimen Destino 50. hamarkadan, II. Munduko Gerratea pasa ondoren lasai bizitzen hasi den Alemaniako herri txiki batean izugarrizko hilketa gertatzen da: Danner-tarrak (gurasoak eta seme alabak) eta zerbitzaria erailda azaltzen dira beraien baserrian. Benetako gertaera honetan oinarrituta, idazleak poliziarik edo detektiberik agertzen ez den nobela beltz bat egiten read more »