Bailaran izan diren hitzaldi eta ikastaroei esker (azkenekoa aste honetan Ibarrako Kultur Etxean Uzturpe Ikastolak antolatuta), adimen emozionala gero eta kontzeptu ezagunagoa da gure eskualdean. Daniel Golemanen arabera “Emozioa sentimendua da eta sentimendu horrek egoera biologikoak, egoera psikologikoak, pentsamenduak eta jokaerak sortarazten ditu”. Ondorioz, adimen emozionala garatzea oso garrantzitsua dela diote adituek, emozioaren aldetik adimendunak read more »
2007an gehien mailegatu diren helduentzako dokumentuak hauek izan dira Ibarrako Udal Liburutegian: Euskarazko liburuak 1. Ostegunak. Jon Arretxe 2. SPrako tranbia. Unai Elorriaga 3. Ihes betea. Anjel Lertxundi Leturiaren egunkari ezkutua . Txillardegi 4. Euskal hiria sutan. Xabier Montoia Aulki bat elurretan . Uxue Alberdi Erderazko liburuak 1. La brecha. Toti Martínez de Lezea La read more »
Dagoeneko blog honek urtebete pasatxo egin du. 2007an 48 post idatzi ditugu, Perretxikoak eta onddoak izan delarik zabalduena eta 3 komentario bakarrik jaso ditugu. Bisitariei dagokionez, taula honetan azaltzen zaizkizue zenbat izan diren. Mes Visitantes distintos Número de visitas Páginas Solicitudes Ene 2007 67 138 394 394 Feb 2007 86 155 323 323 Mar 2007 read more »
Urtero legez, haur eta gazteentzako liburu berriak erosi ditugu eguberrietarako. Hemen dituzue liburu horien azalak. Paperean nahi baduzue, liburutegian gida txiki bat prestatu dugu. BubbleShare: Share photos – Delicious Christmas Recipes.
Hauek dira hilabete honetan liburutegira iritsi zaizkigun aldizkari batzuk. Zer gai lantzen dituzten jakin nahi baduzue, klikatu tituluan eta beraien interneteko helbidera joango zarete, baina aldizkariak irakurri nahi badituzue etorri liburutegira edo erosi. Aldaketa 16 (214 ,215 zk., 2007ko abendua) Argia (2112, 2113, 2114 zk., 2007ko abendua) Behinola (15 zk., 2007ko maiatza) Elhuyar (237 zk., read more »
Izenburua: RojosZuzendaria:Warren BeattyAntzezleak: Warren Beatty, Diane Keaton, Jack NicholsonEstatu Batuak, 1981 Benetako historia bat du oinarrian film honek: John Reed kazetari eta komunista iparramerikarra, Louise Bryant idazle feministarekin maitemindu zen Iraultza Errusiarra gertatu zen egunetan. Beraien gorabeherak kontatzen dizkigu film honek, betiere iraultzako egun gatazkatsuak erakusten dizkigularik. Filmak 12 izendapen izan zituen 1981eko Oscar Sarietan read more »
Karmele Jaio Zu bezain ahul Elkar Ipuingintzara itzuli da Karmele Jaio, eleberrietan ere bere trebezia erakutsi ondoren. Hamabost istorio dakarzkigu orain, kontakizun zuzen eta iradokorren bitartez, amodioaren ahulguneak nabarmenduz; arlo horretan nor ez da ahula baina? (Liburuaren kontrazaletik hartutako testoa) Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) kazetaria da ikasketaz eta lanbidez. Hamabost zauri (2004) eta Amaren eskuak read more »
La gran finalZuzendaria: Gerardo OlivaresAntzezleak: Atibou Aboubacar, Mahamadou Alzouma, Ahmed Alansar, Kenshleg Alen Khan, Abu Aldanish, Tano Alansar, Shag Humar KhanEspainia-Alemania, 2006 Hiru istorio ezberdinen bidez , elkarrengatik urruti bizi diren eta 2002ko Munduko Futbol Txapelketako finala ikusi nahi duten gizaki batzuen gorabeherak kontatzen dizkigu komedia honek. Mongoliako nomada sendi bat, Saharako basamortuko gameluzain karabana read more »
Los combates cotidianos Manu Larcenet 3 libk., Norma Editorial Komiki honetako protagonista Marco da, bere sendia eta hiria utzi eta herri txiki batera joan den argazkilaria. Marcok bakardadeari eta bere arazoei aurre egin beharko die: paniko atakeei, bere aitaren gaixotasunari, lan egiteko gogo gutxiari, bikotea bilatzeko zailtasunei … hitz gutxitan esanda, gaurko gizarteko arazo ohikoenei. read more »
Sexty Sexers Urkamendi Blues Gaztelupeko Hotsak 2001ean sortu zen musika taldea Beran, Nafarroan. 2006ko otsailean lehen disko luzea kaleratu zuten “Iluntze berri baten bila” izenekoa. “Urkamendi blues” beraien bigarren diskoa da. 70. hamarkadako musikan (The Cult, Black Sabbath …) eta hard-rockean (Hellacopters, Turbonegro …) oinarritutako musika egiten dute, gitarrak eta erritmo indartsuak nabarmentzen direlarik. Talde read more »