Tourra eta liburutegia

Tourra hasi dela eta, hemen dituzue gaiarekin erlazionatutako bi bideo. Lehenengoa liburutegian eskuragarri duzuen Bienvenidos a Belleville filmaren trailerra da, eta bigarrena, bizikletek haur literaturan duen presentzia aztertzen duen Ipupomamua saiokoa.

Uztaileko liburu berriak

Haur eta gazteentzako liburu berriak

Udaran irakurketaz gozatzeko, erosi berri ditugun liburuak aurkezten dizkizuegu

Udarako ordutegia

Ekainaren 20tik uztailaren 29ra eta irailaren 1 eta 2an, liburutegia goizeko 9:30etik 14:00etara irekiko da astelehenetik ostiralera eta asteazkenetan arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara ere bai. Abuztuan itxita egongo da. Gogoratu udaran mailegua zuen beharretara egokitzen dugula!

Liburu berriak (Ekaina)

Muchachito Bombo Infierno

Musika alaia eta rumba estiloa gustatzen bazaizue, talde hau atsegin izango duzue. Liburutegian 2 CD ditugu (Vamos que nos vamos) eta (Visto lo visto). Hobeto ezagutzeko, hemen dituzue Jungla Sonora irratsaioan eginiko aurkezpena eta zuzeneko abesti bat.

“Pizgailu magikoa” ipuinaren kontaketa

Maiatzak 21, Aniztasun kulturalaren nazioarteko eguna dela eta Tolosaldean Aniztasun kulturalaren inguruan antolatu diren Jardunaldietako programan dago ipuin kontaketa hau. “Pizgailu magikoa” ipuinaren kontaketa arabieraz eta euskaraz Norentzat? 6-10 urte bitarteko haurrei eta gurasoei zuzendua. Ordua:17:30etan Non: Ibarrako Kultur Etxean Kontalariak: Kolore Guztiak eta Idoia Sanchez.

Maiatzeko helduentzako liburu berriak

2011ko Pazko asterako egitaraua

Hau da aurtengo Pazko astean (apirilak 26-29) Ibarrako Kultur Etxean haurrentzako antolatu den egitaraua: – Apirilak 26, asteartea: Txalo taldearen eskutik, “Ipuin baten gerizpean” antzerki-emanaldia. – Apirilak 27, asteazkena: “Paperezko zirkoa” ipuin kontaketa Apika taldearen eskutik. – Apirilak 28, osteguna: Eriz Magoaren “Birziklapenaren magia” ikuskizuna. – Apirilak 29, ostirala: “Mus-Hika” musika-antzezkizuna Irrintzi taldearekin eskutik. Emanaldi read more »

Aldizkariak 2011

Hauek dira liburutegian erregularki jasotzen ditugun aldizkariak. Argia Behinola Computer hoy Elhuyar Entzun Euskal Herria Fotogramas Galtzaundi Gaztezulo Integral Lonely Planet Magazine Mugak Mundo de los Pirineos, El Nabarra The balde